XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gernikako Batzarlekua. Arkitektua: Etxebarria.

Eta esan behar da, Erakunde horiek, orohar, ez zetozela bat gure Erakundeekin; aitzitik aurkakoak zirela.

Antonio Etxebarriak arkitektur sintesia ederra lortu zuen bere proiektuan: kapera erizpidea, salle de Seancesenarekin batu zuen; hau, ordea, ez du egin frantsesen erara, goi-jarritako podiumean mahaiburutza jarriz, Euskal Herriko ohiturei jarraikiz baizik: Batzarre Nagusien tokiaren zentzu arkitektoniko osoa bildu zuen, harrizko aulki eta guzti, nahiz eta zureztaturik eman, eta nahiz Galeria ezarri zuen, jende ikus-entzulearen tokitzat.

Alderdi hauek, besteak beste, arkitekturgintza haundia damaigute hor, ñabarduraz betea, bertan izpiritu intelektualak, hots, antidogmatikoak gauzaki bat sortzen duelarik, bertan juntak bezalako erakundeen egiazko esentzia betikotzeko eta beren esanahian agertzeko.

Aipatu dugun arkitekturaren zentzu hau haunditurik gertatu da eraikinaz kanpoko korintoar lehorpearekin; bikain argitzen bait du tokiaren zentzu sinbolikoa, pabeiloi gisako bere arkitektura bereiziz, Neoklasikoak, batez ere erromantikoaren isurikoak, hain berea duen arkitekturaz alegia.

Eraikin honek ba du erlaziorik, 1810ean Silbestre Perez arkitektuak egin zuen proiektuarekin, San Francisco el Grande Gorte-etxe bihurtzekotan egin zuenarekin alegia; denbora berean, Madrilen hiri-aldaketa-saila proposatzen zuelarik Segovia kale gainean zubibide bat eta hainbat plaza proiektatuz, Erret Jauregiaren eta Gorte-Etxe berriaren artean lokera egingo zutelarik.

Aipamen hau egin badugu, hipotesia berri baten alde jendea esnarazteko da; hipotesia horren arabera, Etxebarriaren jatorrizko proiektuak ba luke hiri-aldaketarako elementu baliagarririk Gernikaren kasuan; eta agian, hori baino gai inportanteagoa zera litzateke: eraikinaren eta garaikideen kidetasunak zehazki argitzea, San Fernando Arte-Ederren Akademiaren harikoak direla, edota hari bereko frantsesak direla.